Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/07/07 13:08:09.985 GMT+2

Berriz Landara bizikletan ibiltzera

Uztailaren 15ean, zapatua, Landari bizikletaz bueltxo bat emateko asmua dago. Azken bi urtetan ezin izan da ein, baina, aurten "verano azul" gogoratuz, danok bizikletari hautsa kendu eta Landara.

Bueltak 35 km inguru dauka eta 3 ordu inguru behar izango dugu. Bale, batzuk gutxiau, ni aurten ez noia sprintari itxoiten, sprintean kaidak, maltzurkeriak... besterik ez diaz egoten.

Bueltia emon eta gero, bazkaltzera juango gaz eta honen ardura Igor Azkarate Akelinek dauka. Garrantzitsua da lehenbailehen esatia nor doian, bazkarixa antolatzeko. Erantzun hemen edo bestela esan *Akeliñi*.

Elgetatik 9:30 inguruan irtenda nahikua izango da, baina, batenbatek beste iradokizunenbat baldin badauka idatzi.

Animo!

Nork: osaskasibar.2006/07/07 13:08:09.985 GMT+2
Etiketak: txirrindularitza-edo | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikusten dot zuen kuadrila fantastikuen inork ez dabela erantzuten, beraz ni izango na lehenengu. Ni banu, nerekin kontau!

Nork: Ainhoa Elorrixoku.2006/07/09 11:50:31.333 GMT+2

Ubidea herrian Urbide nekazal turismuan (bizkaixan) bazkalduko dogu.

Jende larregi bagare... ba igual Otxandixon (eta esango neuke jaixak dirala...)

Eguaztenerako numero bat jakitzia komeni jata!

Nork: Igor Azkarate.2006/07/09 17:19:11.798 GMT+2

Ni banoia, baiña bizikletia zeiñek eruango dosta?

Nork: Gaizka.2006/07/09 17:19:59.944 GMT+2

Gu be bagoiaz, ni karrikotxiaz bazkaltzera, eta Kantoi, ni idea ( juen bai baina ez dakit bizikletan ala zelan).

Nork: Amaia Elorrixokua.2006/07/10 07:21:57.165 GMT+2

Egun on,

Kontu pertsonalak dirala tarteko ezin izango naiz juan.

Akaso kafia hartzera agertuko naiz.

Egun ona pasau.

Nork: Altube.2006/07/10 07:34:50.918 GMT+2

Nerekin be kontau.

Nork: oto.2006/07/10 15:52:56.140 GMT+2

Ni juango nintzake bai bizikletan ibiltzera eta bai bazkaltzera. Konpromiso bat daukat tarteko, dana dala... Atsaldian, Eibarren egon biharra dakat 18:00etarako. Oin, bazkaltzera juango nintzake seguruenik eta prest nago Otxandixora bueltatzeko Eibarrekuak egin ostian :-)

Nork: Iban Arantzabal.2006/07/11 18:47:11.818 GMT+2

Gaur irakurri dot eta politta dala pentsauta botatzen dot hona, ziklistendako:

Gurpilez bahabil habil abil.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2006/07/13 17:12:09.237 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak