Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/07 00:03:14.214 GMT+2

Nafarroa oinezera bai? juan hemen izenak emoten

Jon Abrilek bialdutako mezua pegatzen dot hemen. Dagonetan, aldaketa bat be egin barik eta jakinian sorgiñek be irakurriko debela ji, ji, ji.

Aupa gizon,

zer moduz zabiltza? Uda joan dok eta barris be lanera! Hau marka!

Betiko moduan gabiltza: herrigintzan, alderdian kongresua prestatzen, eta nafarroa oinezarekin (urriaren 15ean da, domeka). Azken honekin, jende bila gabiltza (egia erran franko falta zaigu!). Aipatu zenidan akaso Elgetatik koadrila bat jende ekartzea... Pertsonaleko arduradunarekin mintzatu naiz, eta zuei txosna batean, goizez, paratuko genizueke. Zenbat jende? Ahal duzuena. Herri mailan deialdia egiterik bazenute, komodios! (sektor spaloia, sektor gaztetxe...). Zuek bezperan etorri, eta lekutxo bat eginen dizuet. Irungo sorginekin eta lekua gordeko dizuet.

Eskertuko nizuke 15 egun baino lehen zerrendatxo bat bidaliko bazenit (ez dut izen-abizenik behar. Zuk apuntatzearekin nahiko). Beharko nuke jende kopuru zehatza, eta arduradun bat (eskertuko nuke zu bazina, zure e-mail eta telefonoarekin). Ardura bakarra honakoa da: pertsonal arduraduna zurekin harremanetan paratuko litzateke egun batzuk lehenago zehazteko zein gunetan egonen zareten, zein ordutarako egon behar duzuen.

ia Debagoienetik indarrak biltzen ditugun Nafarrorako!

Mila mila esker, eta ongi segi

Nork: iarantzabal.2006/09/07 00:03:14.214 GMT+2
Etiketak: jardunean | Permalink | Erantzunak (10) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta juatiaz gain arduratuko naiz eta taldeko ordezkari izan. Animo kuadrilla! Nire e-posta, telefonoa eta abarrekoak badituzu. Animo zuri ere!!!!!

A! materialik-edo bihar badozue, informaziñua... hemen: www.nafarroakoikastolak.net

Nork: Iban Arantzabal.2006/09/07 00:06:53.713 GMT+2
http://www.espaloia.com

Badator berriro be eta berriro be Beran. Zaharrak gaitxuk, aurrekuakin justuan gogoratzen nok...

Ni be juango nok.

Ia bestiok...

Nork: Altube.2006/09/07 07:24:01.190 GMT+2

Egun on,

Ni be banoia ze nere mutil guapuak esan dosta bera be badoiala eta, jolin, bere onduan egotiarreeeeen....

Ala...

Nork: Leire Kortabarria (Elorrixokua).2006/09/07 08:46:41.501 GMT+2

Egunon danoi!!!

Nerekin be kontau,ez larregi, baina kontau. Hi Jon,nahi duan moduan, baina akaso hobeto legoke debagoienetik nafarrora esan biharrian nafarroatik nafarroara.

onak izan eta ez kaka asko eman.

azken hau rimatze aldera,hurrenguan neurri ta guzti.

gora fakafaka free!!

Nork: peru.2006/09/09 10:52:23.434 GMT+2

Neu be juango nok, betiko moduan izango dok ezta? aurreko egunian juan eta bertan egin lo? badakixue, oin hiru gaitxuk familixan eta aurretik gauzak jakitzia komeni.

Onak izan.

Nork: oto.2006/09/14 18:14:45.813 GMT+2

Ba, ni be banoia. Bueno, haber zenbat lan egitten douen. Txosnako kamarak beteta badagoz ondo.

Egongo ga.

Nork: Ainara Iribar.2006/09/18 10:37:15.841 GMT+2

Oier eta ni be bagoiaz. Azkenengo momenturarte ez genekigun libre geunden ala ez, baina emoten dau baietz. Ze plan dau astebururako??? Prest danetarakoooo edo ia danetarako!!!!!!

Nork: ainhoa.2006/09/23 15:22:05.109 GMT

Epa,

Leire eta bixok be juateko asmotan gare, baiña bezperan ezin dogu juan. Lan noiz egingo dogu egunian bertan? Bezperan?

Nork: oxel.2006/09/25 15:11:56.451 GMT

Trankil, Oxel. Egunian bertan 10:00etan txosnan egonda nahikua da. Batzuk joango gara zapatuan, beste batzuk domekan.

Bestetik, eta neuk be zenbat goiazen jakitzeko hemen zerrendia:
  • Oxel Erostarbe
  • Leire Beristain
  • Ramon Ugalde
  • Garitano
  • Sebastian Arantzabal
  • Pello Gorrotxategi
  • Iban Arantzabal
  • Iban Retolaza
  • Leire Kortabarria
  • Gaizka Bolinaga
  • Etor Sarasua
  • Ainara Iribar
  • Mikel Litago
  • Susana Jimenez
  • Olaia Jimenez
  • Oier Villa
  • Ainhoa Ugaldea

Eskerrik asko danoi. Egongo naiz danokin banan-banan. Danok ga ezagunak, ez? :-)

Nork: Iban Arantzabal.2006/09/26 19:21:40.495 GMT+2
http://www.espaloia.com

Eguerdi on danio, neu be jungo naiz noski.Suposatzen dot, egurdi aldian, berbaldixa egin biharko dogula, Gestor de Residuos eta bixok berriz be ez? Ea ze kontu berri dagozen eta ea zien izango de aurtengo bazkalosteko tokatia! Nik deituko dotzat baten bati eguerdi aldera gelditzeko. Lo egiteko nun? Linternak eraman behar dira altube?, eskuko frenua konpondu tronpo batzuk botatzeko...

 

Aio pelaio

 

Mikel Sanan

 

Nork: Mikel.2006/10/05 13:38:32.724 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak