Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/11 10:30:32.382 GMT+2

Arrantza, koadrilakoen beste zaletasun bat

Ez zen arrantza egun arrakastatsu horietakoa izan baina arratsalde pasa polita egin genuen astelehenean Asentzion koadrilako lagun taldetxo batek. Josetxo zen taldeko arrantzale trebatuena eta haren aholkupean Otok arrantzarako kanabera berria estreinatzeko aukera izan zuen. Akelinek ere behin baino gehiagotan bota zuen amua uretara.

Espaloian eskatuta Altubeko ogia eraman genuen Asentzioko karpak tentatzeko. "Ogi hori oso gustuko dute arrainek", esan zuen Josetxok. "Ogi sendoa da eta ez da uretan desegiten".

Astelehenean, baina, ez zeuden nonbait gosiak Asentzioko arrainak. Ordubetera eman zuen lehen ezustea Otok. Pita bildu eta plastiko muturra atera zuen putzutik. Bigarrenean karpa txiki bat eta hirugarrenean, berriz, karramarroa.

Hauek, asteleheneko kontuan. Aurrerantzean, auskalo! Asentzion ez baitago arrantza-denbora mugatzen duen eperik.

Nork: Larraitz.2006/09/11 10:30:32.382 GMT+2
Etiketak: jardunean | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Notizia hau juan zen astian ipiñi bihar zan, baina, arazotxo batzun ondorioz gaur sartu dot. Ikusten dozuen moduan edo konturatuko ziñeten moduan, Larraitzek bidali dozta testua eta argazkixak. Beste danoi esan, animatzeko eta bidali notiziak, gu gustora sartuko dittugu ta. Baita argazkixak be Flickr-en sartzeko.

Nork: osaskasibar.2006/09/11 10:48:36.109 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak