Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/03/09 19:20:09.517 GMT+1

Maillot barrixak

Enrike eta bixok erropak ateratzen dittuen tipuakin egon gaz eta arropa barrixak atera nahi baditugu, 10 ekipamendu izan bihar diaz gutxienez.

  • Culote luziak
  • Maillot luzia
  • Txalekua

Ekipamendua

Aurreko mezuan argi geratu danez, kuadrillarako bakarrik izan bihar da fakafaka ekipamendua, beraz, zuen laguntza eskatzen dot hamarreko kopurura heltzeko. Nik usten dot errez lortuko dogula, baina, behian zerrendatxo bat jartzen dot presio piska bat sartzeko.

Presio zerrenda:

  1. Alex Cristobal
  2. Oier Billa
  3. Etor Sarasua
  4. Aitor Ubera
  5. Joseba Mugika
  6. Dani Gillegi
  7. Igor Irazabal
  8. Jabier Larrañaga
  9. Iñaki Askasibar
  10. Oskar Askasibar
  11. Enrike Elkoro
  12. Eñaut Aranzeta

Ikusten dozuen moduan 10 baino gehixau bagaz lista honetan eta kuadrillan bastante gehixau .

Kuadrillako enpresaburuei: maillotian ezin da ipini publizitaterik, baina, diru laguntza onartzen da . Posterrak aterako dittugu enpresan izenakin. Donatibuak be onartzen diaz.

Ahhhh garrantzitsuena 145 euro kostako da ekipamendu osoa ( mallota, culotea eta txalekua ).

Animo !!!

Nork: osaskasibar.2006/03/09 19:20:09.517 GMT+1
Etiketak: txirrindularitza-edo | Permalink | Erantzunak (19) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arratsalde on!

Ni prest, nerekin kontau. oto

Nork: oto.2006/03/10 17:53:23.386 GMT+1

Ni ere prest, baina ala ere lista hortan emakumeren bat faltan botatzen dot: Ione.

Nork: Kantoi.2006/03/10 19:11:47.546 GMT+1

Kantoik arrazoia. Kendu bere izena eta sartu Ione. Otokin, Altubekin, Uberakin, Larrakin, Akelinekin, Gaizkakin... gauza bera egin leike.

Nork: lamikiz.2006/03/10 20:11:36.431 GMT+1

neri, kremalleradun prendak bakarrik eskeñi, ze bestela ez jata burua kuellotik pasatzen.

Nork: eñaut aranpeta.2006/03/11 13:16:29.494 GMT+1

Trankil. Behetik gora janzten dian erropak pentsau dabe zuretako.

Nork: Lamikiz.2006/03/11 16:24:25.760 GMT+1

Nik XXXL

Nork: gaizka.2006/03/11 17:56:17.098 GMT+1

ni sarian nok ru, peru.

eta talliai dagokixonez uste juat bi mallotekin bat eitxeko kapaz izango naizela, eta bestela egongo nok ama begoñakin.

eta zuek mesedez laga modelito barrixak egitiai eta lehenguak gastau arte ez erosi barririk.

eta halatabe maillot berrixak egin bihar badittuzue nik esalditxo bat ipiniko notzake: "gustoko lekuan aldapaik ez"

eta animalin bat ipini bihar ezkero ardirik ez mezedes, nere partetik tximeletak ipiniko nittuzke.

eta kebranta amaitzen ez dabenandako sanziño gogor bat ipiniko neuke:urtebetian maillota erabiltzeko proibiziñua.

eta...

Nork: peru.2006/03/11 18:06:23.402 GMT+1

Peru, al grano, ipini biok dirua ? Bizikletak pintatzeko be falta eingo jaku.

Nork: marino.2006/03/11 18:10:25.436 GMT+1

mutillak!! euki ezkero be lehenau emongo notzake karitasei zuei baino(akelinen konsejo honak jarraittuaz). luzitzia nahi dabenantzako plataneruan orrixak neuk ipiniko nittuzke, badakixue

pa luzir hay ke sufrir!!!!!!!

Nork: peru.2006/03/11 18:17:05.635 GMT+1

Akelinek isilik egotia jaukak, bestela SISTECOi eskatuko jotzau.

Nork: petacchi.2006/03/11 18:19:05.614 GMT+1

Ez dok idea txarra bizikletak pintatzia, baiña zein marka pintau bihar juau, fakafaka edo colnago? Nahikua juau globero bat kuadrillan izatiakin.

Bueno, peru haber 3000 euro maiatzerako akelin sistecotik beste hainbeste baiña hik preperaziñua finantziatzeko, eta villak beste hainbeste zazpiak bat jarri eta quebranta ondorengo juergatxua joteko, Ha gori, rebitabilizante bat etara biharko dok listan ez dagona.

Ala, gaztiai erakutzi egin biharko jake bidia.....

haber Dani, Ubera, eta Pi falta zarie maillotak konfirmatzeko, bizkor ibili!

Nork: oto.2006/03/11 18:27:12.013 GMT+1

bueno mutillak hainbeste dirukin tunela egingo juau eta kebrantara ni neu be apuntauko nok. hala danok amaittuko juau eta gainera dopatzeka.

daniri ez notzake maillota erabiltzen lagako, fotorrafixetan posatzen ikasi arte.

piri be ez notzake egingo maillotik bidian zuzen ibiltzen ikasi arte.

uberai ostera berriro be maillot motza egingo notzake republika dominikanan motzak hobeto emongo jotzak.balla rimmaaaa!!

Nork: peru.2006/03/11 18:36:08.979 GMT+1

Ez gazta bapebe justu ereizten zuen kuadrillan maillot luzi eitxi moderniza biarrenin gero eta piju zuze. FILEMONen semi gurot jazti zuen modun eztai jungo-ran bizikletan ibiltzea bañe jakindazxuela Ondarrun organizaten dotenin karreri, nere semi izango-ra zuek danok baiñoleno eta umeik eztakazuenok ezatxuet animako, ala ta be nik bizikleti hartueskeo zuepaño gehixa seuru eta umik esaten dotenin nahi-rot esan registro zibilin rekonoziute-razenak.

Nork: filemonen andri.2006/03/11 18:55:05.908 GMT+1

ni konforme najaok gure marketing nagusixakin. ondo etorriko dittuk honek erropok neguan epeletan ibiltzeko.

Nork: danielo.2006/03/13 13:47:11.482 GMT+1

10eko kopurua lortu dou !!!! Astebukaera honetan maillot eta kuloteak egongo diaz Espaloian probatzeko. Ez dakit ze talla ekarriko dittugun, baina, normalena da aurreko kulote eta mailloten talla berdinak eskatzia. Etxe berdinekuak diaz eta. Beraz esan bakoitzak ze talla daukan edo dudarik baduzue juan Espaloira probatzera. Oskar.

Nork: osaskasibar.2006/03/14 13:08:55.731 GMT+1

EZTAI ZEIN IXAN DAN LANTZOI "FILEMONEN ANDRIN" IXENIN FIRMARABENA, BAÑE JAKINDAXELA:

  1. ONDARRUTARRA EZTANAK ZEKULE EZTAU JAKINGO ONDARRUTAR IDAZTEN EZTA BERBETAN BEZ.
  2. "FILEMONEN ANDRI" IXATEKO KATEGOIXA ASKO BIRDE, ZUK EZTAKAZUNE!
  3. ATA KONTU, ZELAKO INBIRIXI EMOTETZUAUEN BIZKAITXARRAK, GEURE IXATI IMITA NAXAN IBILTXEN ZAZELA.

ONDO IBILI DANOK ETA PRAKTIKA ASKO, ONDIOKAN BERDE BERDE ZAZE-ETA!!!!!!

Nork: Ondarrutik AMAIA.2006/03/16 11:32:51.689 GMT+1

Aukerarik egongo litzake GOITB logoa jartzeko? Hori bai, gure zuzendari andereak esaten dau derrigor izan biharko litzakela ipur-gaiñian. Eta logotxo bat paparrian.

GOITB prest legoke 40.000pta. Jartzeko.

Zer diñozue?

Nork: Iban Arantzabal.2006/03/17 10:25:17.605 GMT+1

Nik ust dot ez dakazuela marketiñez putaideaik. Propagandia leku ikusgarrixenian ipini bihar da, eta gixajo kuadrillionen leku ikusgarrixena ez da ipurdia, burua baño. Sistecok, biserak eingotzuez.

Nork: ERRETXINAGA.2006/03/18 13:07:12.397 GMT+1

Aupa danoi !!! Bizikletarako erropak eskatuta dagoz, hilabete eta erdi esan dozkue tardauko dabela. Badakizue udan, neguko erropakin !!!!

Nork: osaskasibar.2006/03/24 19:26:55.592 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak