Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/19 11:54:55.384 GMT+1

Bazkarixa zapatuan Gaizkan harlanduzko etxian

Gaizkak bazkarixa antolatu dau hilaren 21erako. Bazkarixa izango da Gudarixen bidian, furgoneta grisa egoten dan atzeko etxian.

Bi konbokatorixa dare:

  1. Saldia: 12:00xetan. Ez daki laba ondoko terrazan edo barruan (ondoko etxietako auzokuak zubixan hortik zihar fan badia terrazan).
  2. Bazkarixa 15:00retan. Menua guztiz erabaki barik dago, baiña itxuria danez aurreko martitzenian ez moduan oinguan preparauko ei dau zelako halako.

Oh.: Inportantia izena emotia. Zenbat baba bota beratzera kalkulatzeko-eta...


Nork: fakafaka.2009/03/19 11:54:55.384 GMT+1
Etiketak: gaizka | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Onintzak eta nik ezin dou bazkaltzera juan. Igual saldia hartzera agertuko ga.

Nork: Gallas.2009/03/19 16:59:18.878 GMT+1

Itxaso eta nirekin kontau.
Saldarako ez ga egongo.

Nork: Ubera.2009/03/19 22:10:06.320 GMT+1

Iban X 2 be juango gara. Kontau ba bi gehixau bai saldarako eta bai bazkairako.
A! bizkotxua jateko goguakin fango naiz. :-) Amaia, preparau don, ez?

Nork: Iban Arantzabal.2009/03/19 22:15:08.438 GMT+1
http://www.arantzabal.com

akel be juango da. saldia ta jatordua gertatzen laguntzeko be prest egongo naiz. hori bai, gero ez dot kritikaik onartuko jatekuai buruz.  kontutan euki editoriak idatzi ez dabena: bazkaixa gaizkan alkohol bodegiai bajoi bat emoteko da.
HARRY TA JAN TA EDAN.

Nork: harry-jasotzalle.2009/03/19 22:23:35.668 GMT+1

ni saldia hartzera agertuko nai.( hamabixetako saldia) . geroko saldak bestion eskutan geratzen diaz.

Nork: danielo.2009/03/20 08:21:24.324 GMT+1

Iuep,

Ni ez naiz agertuko saldia hartzeko.

1:30 alderako agertuko nok. Dana dala, ogixak goizian goiz atian zintzilik lagako jitxuat.

 

Nork: Altube.2009/03/20 14:28:52.396 GMT+1

Oso ondo pasau giñuan.

Babk oso onak. Saldia edo hobeto esanda hamabitxakua be konpletua.

Jan eta edan oso ondo, baina San Miguelak zenbat?

Hurrenguan be gustora juango gaitxuk holakuetara.

P.D.: honek ez dau konpontzen juan zan martitzenekua.

Nork: Altube.2009/03/23 16:58:42.083 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak