Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/25 23:25:26.850 GMT+2

'Bosque de Sombras' filma ikustera azaruaren 6xan

Eguna: 2007ko azaruaren 6xa, martitzena

Ordua: 21:30ian

Tokixa : COLISEO antzokixa 21:30

Azaroak 6rako proposamena da. Ez dakit zeiñi tokauko jakon martitzeneko afarixa preparatzia, baiña ondo legoke Elgeta (Arantzeta auzunia) eta elgetarrak (Arantzabal txikixa-eta...) agertzen diran film hau ikustia. Eibarko Zineklubaren barruan dago programauta. Eta Eibarko zinekluba Elgetakua eruaten daben lagun igualak egitten dau, Juliok.

Ikusiko dogu Bosque de sombras? (Askasibarrendako Back Woods :-)

Zinekluba hasten da 21:30ean.

Proposamena: Kulturalian ogitartekua jatia 20:30ian.

20:15ian: Eibarrera fateko geratuko gara, plazabarrenian. Auto banatan ez fatiarren.

Hemen Eibarko Udalaren webgunian dagon informaziñua.

Ados? Zeintzuk animauko gara?

Nork: Iban Arantzabal.2007/10/25 23:25:26.850 GMT+2
Etiketak: sombras bosque zinekluba | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ieup,

Afarixa preparatzekotan Oto geratu zuan.

Leire eta ni ez gaitxuk juango. Kanpuan izango gaitxuk aste betez.

Ondo pasau.

Nork: Altube.2007/10/26 07:14:46.163 GMT+2

Ni datorren astian urriak 30, nok afarixa preparatzekua, hurrengo asitian dok pelikulioi.

Elgetan ikusteko aukeraik ez dok egongo espaloian?


Nork: oto.2007/10/26 17:00:52.195 GMT+2

Ni berandu juango nok bixar afaltzera. Plenua jaukau.

Eta Leire etxakixat doian be...

Nork: Altube.2007/10/29 07:17:52.455 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak