Clembu 2.0: Ordezko gisa aritu da. Bi partida jokatu ditu eta, beraz, ezin daiteke aparteko ondoriorik atera. Ezin jakin aurten Elgetako edo Irungo solomilloa kontsumitu duen gerrikoa jantzi aurretik. Hori bai, begibistakoa da Sarasua-Zeberio familiaren etxean ez dela okelarik falta izan. Horregatik da aurtengoa “mejorautako” Clembu.
Poleo eta Cresta Rosa: Lehengusuak ez dira elkarrekin aritu, baina antzekoak izan dira batak zein besteak erakutsi dituzten dohainak eta gabeziak. Bertuteak aipatzen hasita… behin dohainak nabarmenduta gabezien berri eman behar: lehiakortasun eza, talentu falta, fisiko eskasa –File-, koordinazio mugatua –Iker-… finean, bien artean partida bakarra irabazi dute kantxan hemezortzi aldiz agertu arren. Hauen gaitasuna ikusita lasai bizi daitezke Erdella inguruan bizi diren hegaztiak. Habiak egin beharrean bost izarreko hotelak egin ditzakete. Ez zaie ezer pasako.
Peregrinoak: Iaz egin zuten lan eskasa zuzentze aldera, eskean abiatu ziren erromesaldian. Atzelariak Nafarroarako bidea hartu zuen. Torunsa kanpoan barruan baino denbora gehiago emango zuela jakinda, enpresako pareta batean aritzeko txapa luzea, pilota eta takoak oparitu zizkion Xabierrek. Ez da nahikoa izan. Aurrelariak, berriz, Arraterako bidea hartu zuen. Ezinezkorik egiterik ez eta porrotak gozotzeko “Eibarko bonboi” bat gerturatu dio. Hori bai miraria, hori!
Michael eta Jackson: Pop-aren erregea beltza jaio zen eta zuria hil. Ba hala aritu dira
frontoian txokolate zuria eta beltza. Hau da, pertsona bakarra balira bezala.
Eurak jo duten musika dantzatu dute gainerakoek –hori bai, beltza eta talentua
uztartzea ezinezkoa dela berretsi da-. Kuadrilako lehia guztiak irabaztearren
eurena da aurtengo “Fakafaka saria”. Sari honek urte osoan gainerako guztiei
“potruak ikutzeko” aukera ematen du. 
Iturria: Errebote.com
Erantzunak
Lehengusu bien kasuan detalletxo bat:
Irabazi eben partida bakar horretan alkarren kontra jokatu ebelako izan zan. Bixak galtzia ezinezkua eta pelotan enpaterik ez, bestela ...
Eta zuri-beltzei ZORIONAK!! nabarmen FakaFakako onenak.
Kronika egileari be eskerrak. Txapeketan zihar norbaitxek pentsau eban apurtuko zala baina osorik amaitxu dau. Ez da gutxi.
Hurrengo urtian gehixau.
P.D.: Gallas, enteratu ari Baltxon zeiñekin apuntatu dan Frontenisian!! a traición!!
Nork: Altube.2012/01/02 17:29:46.974 GMT+1
Por cierto, zeinekin apuntau da ba Tyron frontenisian? Ni ez nago kexatzeko moduan. Bizkarzain aparta izango dot txapelketan.
Nork: Gallas.2012/01/03 13:39:24.698 GMT+1
kronika ederra, partidurik ikusteka ere, irakurrixaz, pelotian takatekua entzun eta izerdi usaina hartzeko modukua.
Nork: gaizka.2012/01/03 20:36:53.974 GMT+1
Finalerdixa ikusteko "suertia" euki neban eta konklusiño honek etara nitxuan.
Gallas: Partiduaren iraupena 58minutukua izanda, zelan izan leike jokoaren iraupena 11 minutukua? ( joxean tolosa banaka jokatzen etorri jatan burura).
Puski: Bizikletatik kanpo pakete bat zala banekixan eta zure aportaziñuak ez zoztan harritxu, baiña urte guztia, itxura onana barriketan pasau ta gero, frontoira, oinetako kolorin ta fraka horixekin agertziak TIENE PELOTAS!!!
P.D.: Altube, ez dozu pentsau hurrengo urtian sake danak kontrarixuei emotia?
Nork: BALTXON.2012/01/05 20:53:22.917 GMT+1
Behin hori argituta beste kontu bat: Hobe zuretzat nire birikek txarto funtzionatzen jarraitzea. Egunen batean ondo erantzuten hasten badira burukominak izango dituzu. Eta sama gainean daukazun "mundu" horren tamaina ikusita ikaragarria izango da sufrikarioa.
Nork: Gallas.2012/01/05 21:59:32.733 GMT+1