Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/18 13:08:14.004 GMT+1

Elorrixon bazkarixa

Otsailaren 3an, Altube eta Leiren bizilekuan, bazkarixa egingo dogu. San Blasetako ferixia izango da Abadiñon eta gura dabenak handik bueltia egiteko astixa be izango dau. Bestalde, badakigu Ermuko foruak manifestaziñua antolatu dabela egun horretarako. Sentitzen dogu hara juatia nahi dabenak ezin izango dialako etorri bazkaltzera baina ez geunkan beste datarik libre. Ia bazkari horretan beste posturan bat be lotzen dogun.
Etortzia nahi dabenak, abisatzeko, otsailaren lehenengora arteko tartia dauka.
Zalantzak Leirekin kontsultau.

Bitxartian ondo ibili. Gora Free!!"

Nork: Altube.2007/01/18 13:08:14.004 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hombre!  Altuben izenian agertu da mezu bat azkenian! :-)

Bueno, ni juango naiz, nobixiak ez dakit gurako daben. Uste dot bileran bat dagola justu egun horretan, baiña plan ona da. Marianitua Abadiñon.

Nork: Iban (bestia).2007/01/18 15:35:08.757 GMT+1
http://www.espaloia.com

nik ibarrola (eskultoria) ta bere kuadrillakuekin zitia einda neukan baña bueno, zela-hala konponduko gaittuk. igual bazkaltzera eruan be! ondo hartuko dozuez ezta?
hi iban, bazkalostian marianituak? hurrengo posturia hortik joiak ala?
fakafakan freeeeeeenua!

Nork: akelin.2007/01/18 19:04:40.975 GMT+1

Ander, Larraitz eta hirurokin kontau bazkaltzeko.


Nork: Oto.2007/01/22 17:15:51.813 GMT+1

Joseba eta nigaz be kontau ( ez dakigu 2 edo 3 jungo garen).

Nork: Amaia A..2007/01/24 08:16:36.405 GMT+1

Joseba eta nigaz be kontau ( ez dakigu 2 edo 3 jungo garen).

Nork: Amaia A..2007/01/24 08:16:38.237 GMT+1

ni bai

Nork: gigi.2007/01/27 16:29:24.219 GMT+1

Ni be banoia nere lehenauko herrira.

Nork: osaskasibar.2007/01/28 11:17:19.160 GMT+1

Maite ta ni be bagoiaz.

Nork: Larra.2007/01/31 21:40:37.962 GMT+1

Bazkaltzera animatzen ez dana, kafia hartzera be etorri leike nahi izanez gero.

Jakin ez dakitx badakixuen nun bizi gazen baina tinbria gorengo hilarako erdikua da (letrarik eta izenik ez dau jartzen eta).

Beste argibideren bat nahi dabenak, galdetu bedi.

Egun ona izan.

Nork: Altube.2007/02/01 07:38:00.273 GMT+1

Eup! Onintza juango da. Beraz, bi mokolo Elorrixon! Ta Gallas? Taldeko izarraren parte hartzea kolokan egongo da azken unera arte.

Nork: Lamikiz.2007/02/01 16:02:00.243 GMT+1

Itsaso eta Ubera be badoiaz. Elorrixoko telefonua bajabik ???? Ubera deitzen ibili dok eta ez dau iñork hartzen !!!!!!

Nork: Uberan partez.2007/02/01 22:36:30.811 GMT+1

Egun on,

Bazkarixa 14:30ak aldian egingo juau. Ondo ala ferixara zoiazienok beranduago nahixau?

Objeziñorik ez bada, horixe ordua.

Gure telefonua ondo jabik baina hartzeko etxian egon bihar.

Bixar bazkal aurretik lekua topatzen ez dabenak deitxu daixela gurera.

Bixar arte.

Nork: Altube.2007/02/02 07:33:22.907 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak