Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/14 17:19:08.417 GMT+2

Gixaua ein bihar dogu kuadrllen egunian

Ekainak 20xan kuadrllen eguna, gisau leihaketia dago, komeni da jentia etortzia, hamarrentzako preparau bihar dalako eta batez be preparau egin bihar dalako, gainera hamarrentzako preparau bihar dabenai ex dotza inportako hogeintzako preparatzia. Parte hartu deigun!

Nork: HarryPot.2009/06/14 17:19:08.417 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

A!  Eta zelan gura kuadrillan dantzazaletasuna dagonez... ba zaletasunetik egittera be pasau leike gura dabenak. Eguen eta barikuan bai? poteorako juntatzen ez ganez... kar, kar, kar.

Korro-dantzak ikasteko saioak asteon Espaloian

Koadrilen Egunean, hilaren 20an, Herriko plazan Erdizka Lauetan taldearekin egingo diren dantzak ikasteko saio irekiak eskainiko ditu asteon Patxi Monterok.

Espaloian egingo dituzte saio horiek eguaztenan, eguenean eta barikuan 19:00etatik 21:00etara. Doan izango dira eta herritar guztiei zabalik. Jauziak, Lantzeko zortzikoa, zirkulu zirkasiarra eta Chapelloise bikotekako korro-dantzak zein Europa erdialdetik datorren Scottish bikote dantzak erakutsiko ditu.

Zapatuan plazan

Dantzak horiek Herriko plazan dantzatzeko aukera egongo da zapatuan. Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea Koadrilen egunean. Interesa duenak hilaren 17an du lehenengo hitzordua.


Nork: Iban Arantzabal.2009/06/15 11:58:09.643 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Onintza eta Haritz kuadrilen egunian PARTE HARTZEKO prest dagoz. Erosketak... egin behar badira esan. Hori bai, Gallasek ez dau ezer preparatzen lagunduko. Danon onerako.

Nork: gallas.2009/06/15 13:33:28.479 GMT+2

akelin sukaldian laguntzeko prest. marisoli errezetia eskatuko dotzat.

Nork: akel.2009/06/15 17:19:39.543 GMT+2

Neu be prestatzen laguntzeko prest baitxa jan edanerako be.

Dantzia beste batzundako lagako juat.

Zerrendia eitxen juateko:

Gisatzeko okelia: zenbat?, zanahorixak, kipulia, tomatia (eitxeko edo eindakua), pipar gorrixak eta berdiak, patatak, txanpinoiak, urun pixkat, olixua, gatza...zer gehixau?

Aparte, aurretik ensaladia edo pikatzeko zeozer jarriko neuke.

Trastiak: butanua, sukaldeko tresnak...Peru hire kontu? bestela Elorrixokuek kit konpletua jaukek. Su bi bat baino hobe...

Beno, ia danon artian konpletatzen dogun listia eta barikuan dana batu.

Nork: Altube.2009/06/15 21:30:33.818 GMT+2

neu be prest parte hartzeko. Marisolen errrezetia neria baino hobia izango dok. honek errrezetok familixakuen artian gordetzen dianez, ni akelinen laguntzailia.

Nork: danielo.2009/06/16 07:59:02.060 GMT+2

Okelia eroseteko posible litzake Internetez: Carne Vasca . Akaso izan leike errezeta bat hau... "Guisado de carne a la española", baiña ni be gehixago fixatzen naiz etxeko errezetekin. Ni laguntzeko prest bai erosketak egitten bai patatak zuritzen zein botella ardauko kortxua zabaltzen. Mireia eta bixok fango ga bazkaltzera.

Aurretik jateko be zeozer erosi biharko da... pentsauko dogu barikuan. Zapatu goizian bertan juan leike salto baten erosketak egittera.

Nork: Iban Arantzabal.2009/06/18 09:43:46.835 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Nik ezingot zuekin parte hartu. Baina errezetiai gehitzeko, ardo zuri pixkat, eta innnobaziño totala Elgetako sukaldaritzan: piper beltza. Ez dot nahi Marisolen errezitia irauli nahi gero.
Ondo pasau eguna danok!!!

Nork: Ana.2009/06/18 10:30:23.247 GMT+2

Kaixo denoi,

Sarasua-Zeberio familia ere apuntatu laguntzeko zein bazkaltzeko.

Helburua da txapelketan alkatearen koadrilaren aurretik gelditzea, ezta?

Nork: Larraitz.2009/06/18 12:11:38.720 GMT+2

Hori dok Oto. Arrazoi osua daukak! eta horretaz gain jateko modukua egotia...geuretako dok eta.

Erosketak eitxeko nik gaur ezin. Bixar goizian zer ordutan zabaltzen da Eroskixa? 9:00tan? ala bada ni prest lehenengo orduan bertara juateko.

Bestela herrixan bertan egingo jitxuau baina plastikozko kubiertuak eta egongo ditxuk? eta okelia? eta...?

Nork: Altube.2009/06/19 13:56:18.976 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak