Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/30 09:42:10.329 GMT+1

Gorde eguna: otsailak 28, zapatua

Danok ez bada gehixenok jakingo dozue, baiña hemen tabloian be jartzera noia, despistaturen bat balego. Edo hobeto esanda, neu despistau banaiz batenbatekin... Mireia eta bixok ezkondu egingo gara otsailaren 28xan. Elgetako udalian izango da, eta abade lanetan gure Oxelek jardungo dau, 12:30ian. Ostian, bazkaixa izango da Espaloian, 14:45ian. Tarte horretan egongo da zer jan eta zer edana, baiña fedia daukat Elgetako tabernetan egingo dozuela buelta bat bazkaltzera fan aurretik :-)

Jendetsua izango da bodioi, 230 lagun inguru. Eta Espaloian egingo dogunez, ba mahaixak, sillak, platerak eta abarrekuak aurreko gabian jarriko dittugu. Kuadrillako batzui eskatu dotsuet laguntzia hau egitteko eta esan ez dotsatzen batenbat prest balego ba edarto, ia gehixena aurreko gabian egindda geratzen dan.

Bazkaltzeko, bildotsa jarriko dogu eta hau kanpuan egingo dabe, badakizue, oin urtebete inguru egin zan moduan. Bazkarixa antzerakua izango da, eta kostua be horren baten ibiliko da, seguruen. Mesedez, ez sartu dirurik bogabantia jan bihar dozuela pentsatzen, bale?  Erdixakin be nahikua izango da.

Ale ba, gonbidatutzat emoten dot kuadrilla guzti-guztia: Bizkaixan bizi diranak, Gipuzkuan eta bi herrialdiotatik kanpora bizi diranak be bai. Lekua justukua dago eta batenbatek ez baleu etorri bihar abisau, mesedez.


Nork: iarantzabal.2009/01/30 09:42:10.329 GMT+1
Etiketak: ezkontza iban mireia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak