Horretarako, lagunen arteko neurketa jokatuko da urriaren 11an. Goi mailako parte hartzea espero da: area barruko azeriak (Enrike eta Ubera), atzerritarrak (Askasibar, Koldi, Altube –Bergarako elorrixotarra-…), beheko kalea zerua dela esan eta goiko aldera bizitzera joan direnak eta joango direnak (Askasibar –berriz-, Larra, Arantzabal, Gori, Alex…), animatzaile sozio-kulturala (Villa), salsa eta merengearen erregea (Gaizka –normala 100 kilotan egotea-), Mister Gol (Gallas), gurasoak (Oto, File, Iñazio biak, Iker, Zabala, Kantoi… eta euren aitatasunaren berri eman ez duten beste bi edo hiru), mutil zaharrak… kuadrilako neskak eta azpitxapeldunak (Sensación de… perder) ere gonbidatuta daude. Inork huts ez egitea espero dute antolatzaileek. Neurketaren iraupena partida hasi aurretik zehaztuko da. Atsedenaldian, berriz, Rey Kjavik IV.enak Madonnaren hiru abesti kantatuko ditu. Era berean, litekeena da Villak jaietarako prestatzen ari den antzerkiaren zati bat egitea.
Neurketaren ostean afaria egingo da.
Apuntatzeko aukera bi daude: Fakafakara mezua bidali edo Guillermori deitu.
Egi borobilak idatzi ondoren, kontuan hartu beharreko datuak:
- Zer: Futbito partida.
- Non: Ondo zainduta dagoen kanpoko kantxan.
- Eguna: Urriak 11.
- Ordua: 16:30 (aldatu daiteke).
- Taldeak: “Zaharrak gaztiei”, Autoridadiak esana.
- Afaria: Por determinar (bateronbatek Ozkarbin prestatzeko gogoa badauka esan dezala. Bestela jatetxe batean egingo da).
ANIMO!
Erantzunak
Txapelako eta ezkonduen taldeko alma mater-a juango da berriro be, bai jokatzera (edo antzeko zeozer) baitxa afaltzera be.
Ia jende mordoxka bat batzen gazen.
Nork: Altube.2008/09/28 14:50:40.327 GMT+2
Nork: oto.2008/09/28 19:57:01.376 GMT+2
hori bai nere aportaziñuak ez dau eukiko baloiakin zerikusirik. pittarkada lejia batzuk etarako dittut partidutik espulsautakuentzako. jokatzen darenendako urik bez.
porsupuesto afaltzera be juango nok, eta sozidadian gertau bihar bada be laguntzeko prest.
afaldu aurretik be 100 euroko kajia ipintzian alde, hola juergia be subenzionauta eukiko dogu mutilzarrok.
Nork: akel.2008/09/28 20:39:56.835 GMT+2
- Futbituan aurrelari, ehh Mister Gol.
- Kantatzeko, holako zeozekin konforme, CIFRAS klikatu.
Oharra: Akelin, SUBENZIÑUA 2003. urtian jaso giñun.Nork: Rey Kjavik iV.2008/09/30 16:59:08.018 GMT+2
Afaltzeko problemaik eztakau ta han izango naiz.
Futbituan "jokatu" zeoze txartotxuau, baiña hala be nerekin kontau.
Nork: Larra.2008/09/30 20:23:44.781 GMT+2
Izena emateko azken eguna URRIAK 9 (EGUENA) da.
Nork: Lamikiz.2008/10/02 00:10:57.663 GMT+2
Ni danera apuntatzen nahi: futbituan espektakulua emoten lagundu, akelini afaixa preparatzen lagundu, eibarrera doianai lagundu...
Nork: baltxon.2008/10/02 15:15:23.272 GMT+2
Nork: Lamikiz.2008/10/02 19:01:51.684 GMT+2
Bigarrenez, Askasibarri esan gura diot nire taldean tokatzen bada hiru aukera dituela: portero, lateral derecho edo suplente. Baloitik urrun beti.
Eta hirugarrenez, ni ere danerako prest nagola: jokatzeko, Akeliñi laguntzeko -apoyo moral- eta amak eta Onintzak laga ezkero tercer tiemporako.
Nork: Gallas.2008/10/02 19:07:41.870 GMT+2
ba ni momentuz futbituan jokatzera juango naiz, aurrelari moduan,kontrarixuen porteruai traba egin da holakuak.irabazten badou, orduan afaltzera be fango naiz eta akelinei lagundukotzat eibarrera afarixak on eitten badozta. zapaturarte, aste on eta oe oe oe oe oe oe oe.... gora HHH eta gora historixarako pasarte ahaztezinak laga dittun mutilzaharren ekipo galaktikua.
Nork: harrygol.2008/10/05 21:19:54.829 GMT+2
Nork: .2008/10/05 22:22:35.057 GMT+2
Nork: Iban.2008/10/08 08:40:33.316 GMT+2
http://www.arantzabal.com
zapatuan.
Nork: oxel.2008/10/09 13:02:51.190 GMT+2
Hil ala biziko neurketa aurretik kortautxo bat hartzeko geratu ga benetako gizon batzuk (Larra eta bixok). PA CALENTAR!
Nork: Lamikiz.2008/10/09 18:13:33.736 GMT+2
Oier Billa
Nork: Oi!.2008/10/10 10:28:55.367 GMT+2
Nork: .2008/10/13 18:30:19.679 GMT+2
Nork: Lamikiz.2008/10/13 20:25:22.817 GMT+2