Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/27 12:05:54.796 GMT+2

Mendira egun pasa eta bazkarixa

Akordatzen zarie San Donatora juan giñanekuakin? oinguan antzekua egingo dogu baina gertutxuau. Aizkorrin bueltan moldauko gaz. Maiatzaren lehenenguan izango da irteeria eta hauxe plana:

Goizeko 9:00tan plaza barrenian juntau
9:45 aldian Arantzazutik urten eta mendi ibilixa:
  • Urbixa-San Adrian-Aizkorri-Urbixa
  • San Adrianen hamarretakua egingo dogu, bakoitzak eruandakua konpartiduko da.
  • Bazkarixa Aizkorri barreneko txaboletan egingo dogu 14:30 aldian.
  • Arratsalde edo iluntze aldian berriz Arantzazura buelta.
Komeni da zatozienok hemen bertan izena emotia ahal dan bizkorren. Bazkarixana, egixa esan, lotu barik dago ondiokan eta beti dago aukeria tupper-festa egitteko. Ez konfundidu modan dagon tuppersex-arekin, guria, jan-edanekua izango da.

Nork: Iban Retolaza.2009/04/27 12:05:54.796 GMT+2
Etiketak: mendia | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Onintza eta bixok bazkaltzeko agertuko ga. Beti be astian zehar planak aldatzen ez badoztiez.

Nork: Gallas.2009/04/27 13:27:08.144 GMT+2

gabon, ni fango nok eta nahixau juat tupperfesta tuppersex-a baino, batak etxok bestia kentzen baina bestiak bata bai.

ondo pasau astia

gb

Nork: tupperharry.2009/04/27 20:49:49.964 GMT+2

Ni neu be goizian plazabarrenian agertuko nok.

Asteburu honetan egin dogunantzako antidoto ona izango dok.

Eta Peruntzako bide batez entrenamentuen hasieria...Ojo Dani!!

Nork: Altube.2009/04/27 21:36:57.989 GMT+2



Ni be jungo naiz ez dakit buelta osua eingo doten baña apuntatzen naiz.

Mireia

Nork: Mireia.2009/04/28 09:14:56.159 GMT+2

Eup! Plan aldaketa. Gu ez gara juango. Lana. Pena.

Nork: .2009/04/28 21:22:09.280 GMT+2

aurreko mezua neria zuan.

Nork: Gallas.2009/04/28 21:23:01.632 GMT+2

Ni be banoia,

Ainara

Nork: Ainara.2009/04/29 08:49:10.143 GMT+2



Egunon, gaur entzun dot irratixan ostiralian eurixa ein behar dabela. Beraz, ni ez naiz juango.

Mireia

Nork: Mireia.2009/04/29 09:31:05.141 GMT+2

Eguraldi txarrarekin bertan behera lagako giñuke plana.

Nork: Altube.2009/04/29 17:18:22.556 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak