Iaz juan giñan... aurten be bialdu dau Jon Abrilek e-posta bat. Ia zer erantzuten dozuen:
-----------
Aupa Iban, zer moduz?
Urtero moduan, urria ailegatu, eta Nafarroa Oineza. Koordinatzaileak deitu dit, jendez hagitz larri daudela, eta ia txosnan goizez aritzeko jenderik topatuko dudan. Gure koadrilla erdia oporretan, haurzain edo bertzelako konpromisoekin! Hortik norbait animatuko zarete?
Plana, betikoa izan daiteke, bezperan joan eta igande goizean lan egin... edo igandean zuzenean joan (nik 2 orduko bidea dut, eta zuek zerbait gehixeago, Iruñatik ordu bete baitago!).
Aste honetan erantzun beharko nioke zerbait (gutxigorabeherako bat, bederen).
Ia zer erraten didazun.
segi ongi
Jon
---------------
Vianan!
Aurtengo Nafarroa Oinez-a Vianako Erentzun Ikastolak antolatuko du eta urriaren 21ean ospatuko da.
Orrialde honetan txoko ezberdin asko topa ditzakezue: festaren inguruko
informazioa, material salmenta, ekitaldiak, fotoblog-a... Wegunea: nafarroaoinez.net
2007/10/09 19:38:25.655 GMT+2
Nafarroa Oinez. Lanera?
Nork: Iban Arantzabal.2007/10/09 19:38:25.655 GMT+2
Etiketak:
nafarroa
oinez
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Epa danoi!!!
Ni juango nitzake, batenbat animatzen bada behintzat...
Baiña, uste dot espabillau bihako gazela, ze ez dago denbora askoik.
Egongo ga, Ainara
Nork: AINARA.2007/10/10 11:08:06.541 GMT+2
Oto
Nork: Oto.2007/10/10 14:55:56.559 GMT+2
Betiko moduan ni...berandu... baina animoso...
baten bat badoiar ni be animatzen naiz, berdin jat zapatuan edo domekan lanera jutia bakarrik,...
Gero arte bonaparte
Nork: Mikel Sanan.2007/10/12 10:51:54.053 GMT+2
Ondo pasau zoiazienok, e?
Nork: Iban Arantzabal.2007/10/15 12:13:45.488 GMT+2
http://www.arantzabal.com